XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5) Jose Lorenzo Gonzalez-entzat, nortasunaren psikologia gizabanakoaz arduratzen da, osotasun bezala hartuta eta beste gizabanakoekiko diferentzien ikuspegitik hartuta.

Nortasunaren elementu osatzaileak nola egituratzen diren esaten digute nortasunaren teoria ezberdinek.

Nortasunaren egitura elementuz edo unitatez osatua dagoela suposatzen da.

Nortasunaren oinarrizko unitateak, erasokortasuna, fanatismoa eta gizartekoitasuna bezalako berezitasunak dira.

Beste batzuentzat, tipoak dira nortasunaren elementu egituratzaileak.

Berezitasun taldeak dira barnerakoitasuna eta kanporakoitasuna bezalako tipoak.

Baina, berezitasun eta tipoetatik aparte, badira beste kontzeptu batzuk ere, nortasunaren egiturazko unitate bezala kontsideratuak izan direnak: motiboak, ezagutz estiloak...

Nortasuna, hala ere, berezitasun isolatu eta egonkorren katalogo bat baino zerbait gehiago da.

Gizakiaren jokaerak jarraipena eta konsistentzia agertzen ditu.

Badago, beraz, berezitasun indibidualen nolabaiteko antolamendua.

Hala ere, jokaeraren atzean dagoen antolamendu motari buruz akordiorik ez dago teoriko desberdinen artean.

Nortasuna ez da entitate egonkor bat, antzaldaketak jasaten dituena baizik.

Nortasunaren aldakuntzok muga batzuen barnean egiten dira: faktore biologikoek, ikaskuntzak eta zirkunstantzi soziokulturalek ezarritako mugen barnean.

Nortasuna, zati batean aldatu egiten da eta beste zati batean mantendu egiten da.

Ez dakigu gaur egun oraindik zein neurritan egiten duen bata edo bestea.

Ikus dezagun orain, Gonzalez-ek ematen duen nortasunaren definizioa: Gizabanakoaren autoeskema bat da nortasuna, haren ezaugarri psikofisikoak biltzen dituena, eta inguruneko situazio desberdinen aurrean jokaera eta ezagutz estilo bereziak agertzera eramaten duena.

Autoeskema esatean, autoirudia, autoerrepresentazioa, norberaren kontzeptua eta autoperzepzioa adierazi nahi ditu Gonzalez-ek.

Norberari buruzko informazioa maila kontzientean nahiz maila prekontzientean prozesatzearen ondorena da.

Ezaugarri psikofisiologikoak esatean, organismoaren sentimenezko, emoziozko, motibaziozko... esperientziak biltzen ditu.

Organismoaren era guztietako esperientziak.

Bestalde, nortasuna, jokaeraren antolatzailea da, jarduera sortzaile baino gehiago.

Errepresentazio mental kontziente eta prekontzienteen antolatzaile, memoriaren bidez.

Oroimenak koherentzia ematen die gizakiaren esperientzia anizkoitzei: autoeskemaren ezagutz elementu ezberdinen arteko kontraesanak agerian uzten ditu, norbereburuaren kontzeptua osatzen duten perzepzio guztien kongruentzia lortzeko.

Jokaera berezia esatean, norbereburuari eta esperientziari buruzko perzepzio eta errepresentazio multzoa pertsona guztiengan ez dela berdina, ez eta lan beraren edo estimulu konfigurazio beraren aurrean ere, adierazi nahi du.